ANTZERKIA

0 comentarios
Bigarren hiruhilabetean antzerkia lantzen aritu gara.  Horretarako Izei Txikiaren ipuina erabili dugu. Lan eta lan aritu gara: lehenengo ipuina hainbat aldiz entzun dugu, gero, pertsonaiak ezagutzen joan gara.  Hiru taldeen artean ormairudi erraldoi bat egin dugu, pasabidea politagoa egoteko.
ARGAZKIA.
Gure antzerkia prestatzeko, kartoiarekin pertsonaien jantziak egin ditugu.
ARGAZKIA.
Askotan eta askotan bakoitzak bere gelan entsaitu dugu, eta azkenean besteen gelara joan gara antzerkia egitera.  Eta aretora ere bai!!!  Handien aurrean!!!
BIDEOAK.










AURKEZPENA

0 comentarios

Aurten 3 urteko 3 talde gara.


Gure taldea 3 URTE A da. Gure andereñoa Maite eta 16 lagun gara.
Aurten lagun berria daukagu, Malak, nahiz eta argazkian  falta den Marokon dagoelako.









Gu 3 URTE B gara eta 2 andereño Kristina dauzkagu. Bietako bat, argazkian bezela, Mirenekin egoten da batez ere.
Gu 17 lagun gara eta Iraia guretzat lagun berria da.






Eta azkenik, gu 3 URTE C gara. Gure taldean 18 ume gara. Idurre eta Amaia dira gure andereñoak, Amaia Younessekin egoten da gehienbat. Bi lagun berri etorri dira, Nagore ikasturte hasieran eta Asier azaroaren erdian. Argazkian Nagore agertzen da, baina Asier eta Anas, ez; Anas abenduan etorri delako.
                                                                                                                                                         



Ekintza batzuk elkarrekin egiten ditugu: jolastokia, aretoa, gela barruan, gaztañerre....  Kuxkuxeatu nahi duzue?  aiaiaiaiiaii...............  ba argazkiak ikusteko sakatu hitz hauetan:
(para ver más fotos hacer clik encima de estas palabras)
- JOLASTOKIA
- GELA
- ARETOA
- GAZTAINERRE
- SAN ANDRES BEZPERA

Ikasturtean zehar, joango gara gauza gehiago ipintzen.  Ea gustatzen zaizkizuen!!!!!!